2013-06-03 - Enpresarean
Enpresarean egitasmoa indartzen dihardugu etengabe eta gure hurrengo xedea proiektuan izena emanda dauden enpresen katalogoa osatzea da. Horretarako zuzenean jarriko gara enpresekin harremanetan bi galdera nagusiren erantzuna jasotzeko:
1) Zer eskaintzen du zure enpresak?
2) Eta zein behar ditu?
Katalogoaren helburu nagusia enpresek elkarren beharrak eta ematen dituzten zerbitzuak ezagutzea da, eta bide batez, negozio aukera zabaltzea. Katalogoa enpresarean.org-en erakusteaz gain, mugikorretarako aplikazioa egitea ere gure helburuen artean dago. Aplikazio hau epe laburrean eskuragarri egongo da.
Enpresarean-en dauden enpresa guztiek euren gaineko informazioa osatu eta enpresaren nahiz proiektuen inguruko aurkezpenak igotzeko aukera dute gure webgunean.