Berriakrss

Webgunea berritu dugu

2013-06-17 - Enpresarean

Enpresarean egitasmoaren partaide diren enpresei protagonismo handiagoa eman eta haien inplikazioa bilatzeko www.enpresarean.org webgunea berritu dugu. Ataritik bertatik, elkarlanerako txokoa eta berrien atala indartu nahi izan dira, eta hortxe jasotzen dira webgunean eginiko azken eguneraketak. Horrez gain, dinamikotasuna helburu hartuta, Enpresarean proiektuan izena emanda dauden enpresek nahiz sare-sozialek ere presentzia berezia hartu dute.