Berriakrss

Lan mundua euskalduntzeko ibilbide-orria aurkeztu du Kontseiluak

2013-06-20 - David

Lan munduaren euskalduntzean zeresana duten aktoreekin konferentzia egin zuen Kontseiluak Arrasaten ekainaren 13an, aurreko ostiralean, arlo sozial eta ekonomikoa euskalduntzeko ibilbide-orria aurkezteko. Hala, sindikatuen, enpresarien, kontsumitzaileen eta administrazioen ekarpenak mahai gainean jarri dira.

Kontseiluak lan munduaren euskalduntzean zeresana duten guztiak, tartean Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, foro honetara ekarri nahi izan ditu eta parte-hartzea oso zabala izan da: alde batetik eragile garrantzitsuen ekarpenak jaso dira, hala nola, hiru aldundienak, Eusko Jaurlaritzarenak, CCOO, ELA eta LAB sindikatuenak, EKA kontsumitzaile elkartearena edota hainbat enpresarenak (EIKA, MAPSA, CEGASA, IMH, GSR, ELAY, ORKLI, CIKAUTXO, MCC...); eta bestetik, hainbat enpresatako ordezkariak Konferentziara bertaratu dira (Ulma, Metro Bilbao, Kutxa Fundazioa, Erkide, Fagor, Electra Vitoria, Eusko Tren, Goizper, CAF, Izfe...). Bertan izan zen Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria ere.

Horrekin batera, Kataluniako Generalitat-eko Joan Ramon Solé i Durany-ren eskutik kanpoko esperientzia bat partekatzeko aukera ere izan zen Arrasaten. Gainera, Kontseiluak lan mundua euskalduntzeko prestatu duen ekarpena aurkezteko baliatu zuen Konferentzia.

 

www.baieuskarari.org