2013-07-15 - Enpresarean
2013ko urriaren 31n Arrasateko Polo Garaian fast-dating saioa egingo da. Enpresa ezberdinetako kideak elkarrekin mintzatuko dira 10 minutuz bakoitzak dituen beharrei eta eskaintzei buruz. Helburu nagusia da negozio aukera berriak irekitzea eta proiektu enpresarial berriak sortzea, euskaratik eta euskaraz. Enpresa, sarea eta euskara hizpide hartuta bi hitzaldi ere egingo dira. Hemendik gutxira informazio gehiago izango duzue.