2013-07-17 - Enpresarean
Elgoibarko IMHk " 30+10 Mintegia: Hizkuntzen kudeaketa enpresan" jardunaldia antolatu du urriaren 23rako, sektore industrialari merkatuan egun dauden zerbitzu, produktu eta praktika on euskaldun eta eleanitzak ezagutarazi eta hurbiltzeko asmoz.
Urtero garai honetan egin ohi dugunez, zazpi urtetan mintegian bai parte hartzaile eta baita entzule izan diren enpresa eta erakundeei deia egiten diegu, aurtengo edizioan parte hartu nahi badute, gurekin harremanetan jarri eta proposamena egin diezaguten eskatzeko. Horretarako epea uztailaren 23a izango da eta helbidea imh[abildua]imh.es. Enpresa edo erakunde berriak ere ongi etorriak izango dira. Behin-betiko egitaraua irailean aurkeztuko da.
IMHk garatzen duen euskara planaren ildo estrategikoetako bat hizkuntzaren inguruan hezkuntza eta enpresaren arteko zubi lanak egitea da. Ildoa gauzatzeko ekimenetako bat da 30+10 mintegia. 30+10 mintegiaren bidez ingurune industrialari hizkuntza-kudeaketa eleanitzak egin dezakeen ekarpenaren zabalkundea egiten dugu.
30+10 Mintegia IMHk antolatzen du Ahize-AEKrekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, hainbat elkarte eta euskalgintzako eragileen parte hartzearekin.