Berriakrss

Etengabe eguneratzen

2013-07-30 - Enpresarean

Enpresarean.org webgunea dinamismo handia ari da hartzen azken aldi honetan, egunero daude sarrera berriak eta etengabe eguneratzen da. Plataforma honetan txertatu dugun elkarlanerako txokoaren bidez Enpresarean proiektuaren parte diren enpresek nahiz profesionalek euren zerbitzu, produktu, proiektu edota beharrean berri ematen dute, euren arteko elkarreragina bilatuz eta euskarazko enpresen sarea informazio esanguratsuz elikatuz.

Hori guztia zabaltzeko gainera Facebook eta Twitter erremintak erabiltzen ditugu, eta hala, Enpresarean proiektuan izena emanda ez dauden erabiltzaileengana ere iristen gara.

Zuk ere tarteka informazioa jaso nahi baduzu egin @enpresarean-en jarraitzaile edo atsegin gure Facebook orrialdea: https://www.facebook.com/enpresarean

Bestela, egitasmoan izena eman dezakezu.