Berriakrss

LANGUNE: 2014-2017ko Gogoeta estrategikoko prozesuaren aurkezpen bilera. Data: 2013/09/11. Ordua: 15:00-18:00

2013-09-05 - Enpresarean

2014-2017ko gogoeta estrategikoko prozesuaren lehen bilera. Euskal Herriko Hizkuntzen Industriako Preklusterrak sektore osorako aurkezpen bilera bat antolatu du Langunek irailaren 11rako, abian den gogoeta estrategikoko prozesua ezagutarazteko eta, bide batez, datozen urteetarako sektorearen estrategia eta helburuak erabakitzeko.

Hartara, lehen aurkezpen bilera horretan parte hartzera animatzen ditugu sektoreko profesional guztiak: prozesuaren xehetasunak, parte hartzeko dinamika eta lan bileren egutegia azalduko ditugu bertan. Lekua:  Miramon Teknologia Parkea. Eraikin Zentrala. Erabilera anitzeko aretoa – Donostia. Data: 2013/09/11. Ordua: 15:00–18:00.

Parte hartzeko interesa duten erakundeok irailaren 10a baino lehen, mesedez, jarri harremanetan Langunerekin (langune@langune.com).