Berriakrss

Ihobe: ingurumena babesteko helburua duten inbertsioentzat diru-laguntza

2013-09-16 - David

Ihobe: ingurumena babesteko helburua duten inbertsioentzat diru-laguntza

IHOBE-k, enpresei ingurumena babesteko helburua duten inbertsioak egiteko diru-laguntza publikatu berri du.

Diruz lagunduko diren lerroak hauek dira:

(-) Enpresa onuradunari aplikatzekoak diren arauak gainditzen dituen mailako ingurumen babesa lortzera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, aplikatzeko araurik egon ezean, ingurumenaren babesa hobetzekoak diren laguntzak.

(-) Ingurumenaren arloan indarrean dauden babes-arauak gainditzera zuzendutako inbertsioekin lotura zuzena duten ingurumen-ikerketak egiteko laguntzak, hogei mila (20.000) euro baino gehiagoko ikerketak badira.

(-) Hirugarrenek sortutako hondakinak «puntako teknologia» erabiliz edo ohiko teknologiak modu berritzailean baliatuz kudeatzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak.

(-) Orube kutsatuak saneatzeko laguntzak, ez dagoenean jakiterik zein den kutsaduraren erantzulea edo ez dagoenean horren kostua ordaintzera behartzerik.

(-) Ingurumenaren arloan indarrean dauden babes-arauak gainditzera zuzendutako inbertsioak egin aurretik teknikaren eta ingurumenaren aldetik bideragarritasun-azterketak egiteko laguntzak, hogei mila (20.000) eurotik beherako ikerketak badira. Ikerketa hauek konparazioz Eskuragarri dauden Teknikarik Onenak aztertzeko edo/eta BEGen sorkuntza, lehengaien kontsumoa, hondakinen sorkuntza, isuriak eta igorpenak aztertuko dituzte.

(-) EMAS Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak.

(-) UNE-EN ISO 14.006 Ekodiseinuko Arauaren, I motako edo III motako ekoetiketen edo karbono-lorratzaren ziurtagiriak ezarri eta egiaztatzeko laguntzak. Ez dira emango bulego jardueren karbono-lorratza kalkulatu eta egiaztatzeko dirulaguntzak (bankuak, aseguru-etxeak, higiezinen agentziak, aholkularitza-agentziak, eta abar).

 

*Ez dira diruz lagunduko dagokion eskaera aurkeztu aurretik hasitako inbertsioen proiektuak.

Epea: 2013ko urriak 3-a arte.

 

Argibide gehiago:

LEHIBERRI ZENTROA.

Tel: 943654501 – Eposta: lehiberri@lehiberri.net.

http://www.ihobe.net/