2013-10-07 - Enpresarean
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatuta, urriaren 31n Enpresarean jardunaldia izango da Arrasateko Polo Garaian. Dagoeneko 32 enpresek eman dute izena, orotara 60 bat lagun.
Bertan parte hartzeko interesa izanez gero, izen-ematea zabalik dago ostegunera arte, hilaren 10era arte. Horretarako nahikoa da formularioa betetzea.
Urriaren 31koa negozioak egiteko hitzordu azkarren saioa izango da. Enpresa ezberdinetako kideak elkarrekin mintzatuko dira 10 minutuz bakoitzak dituen beharrei eta eskaintzei buruz; xedea: proiektu enpresarial berriak sortzea, euskaratik eta euskaraz.
Hauxe da eguneko egitaraua:
9:15. Harrera
9:30–10:00. Sarrera instituzionala
10:00–11:00. Hitzaldia: Maria José Aranguren eta Mikel Navarro, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko kideak
11:00–12:00. 1. fast dating saioa (negozio aukera berriak irekitzeko edota proiektu berriak martxan jartzeko)
12:00–12:30. Atsedena/ Kafea
12:30–14:00. 2. fast dating saioa
14:30. Bazkaria