2013-10-08 - Enpresarean
HETEL Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Zentroen Elkartea da, eta Euskadiko eskualde guztietan errotuta dago. 1987an sortu zen, lanbide heziketa sustatu eta hobetzeko asmoz.
Hasiera-hasieratik, harreman estua eta hurbila izan du enpresa ingurunearekin, baina, beharbada, espero zitekeenari baino ez diogu erantzun: prestakuntza (hasierako eta lanerakoa), ikasleen praktikaldiak, enplegu burtsa eta noizean behingo lankidetza batzuk, akaso ez behar bezain sistematikoak.
Aldaketa eta zalantza garai hauetan, aurrerapausoa egiteko aukera emango diguten eszenatoki berrien aldeko apustua egin behar da, balio erantsi handiagoa izango duen zerbait egituratzeko. Enpresen beharrizanei aurrea hartzeko asmo horrekin, HETELek enpresentzako zerbitzu berria sortu du: HETELenpresa.
Zer dira gure hasierako helburuak?
· ZENTROAREN ETA ENPRESAREN ARTEKO HARREMAN EGITURA BERRIA DISEINATZEA
· METODOLOGIA BERRIA, SORTZAILEAGOA ETA MALGUAGOA, SORTZEA
· ZERBITZU BERRIAK DISEINATZEA
Lan egiten hasteko aukera eman dezaketen adibide batzuk:
· Enpresek gure ikasleei arazoak planteatu ahal dizkiete, euren sormena aprobetxatzeko: Elkarrekin lanean, sinergiak sortzen ditugu.
· Proiektu bateratuak garatzea: Elkarrekin ikasten dugu.
· Noizbehinka, ekipamendu espezifikoa eta instalazioak trukatu edo lagatzea: Partekatu egiten dugu.
· Ikasketa teknikoak eta balorazioak.
· Nazioartekotzea, ikasle bekadunak aprobetxatuz kanporatzea: Etorkizuna ikuskatzen dugu.
· Antolakuntza hobetzea, prozesuak optimizatzea...: Norbanakoaren arrakastak zabaltzen ditugu.
· …
Ziur aski, enpresaren eta Lanbide Heziketako ikastetxearen artean uste baino antzekotasun gehiago daude, eta herrialderik abangoardistenek eta garatuenek dituzte hurbilpen hori gauzatzeko tresnak. HETELenpresak enpresen eta ikastetxeen arteko harremana indartu eta garatzeko tresna ez ezik, metodologia berriak transmititzeko baliabidea ere izan nahi du.
Zure arreta eta interesa lagun izan eta guri gai berritzaileak planteatzea espero dugu; gustura-gustura, elkarrekin aztertu eta irtenbiderik egokiena bilatuko diegu.
Adeitasunez,
Julen Elgeta
HETELeko Lehendakaria
enpresa@hetel.org