Berriakrss

Enpresarean 2013: sarrera instituzionala

2013-10-31 - Enpresarean

Enpresarean 2013 jardunaldiak utzi dituen momenturik esanguratsuenak zuenganatuko ditugu datozen egunotan. 40 enpresa baino gehiagokotako ordezkariak elkartu dira Arrasateko Polo Garaia Gunean, hitzordu azkarren saioan. 

Aurrez, ordea, aurkezpen instituzionala eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerlarien hitzaldia izan dira. Azpiko bideoan sarrera instituzionala oso-osrik ikusteko aukera duzue. Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkatea eta Marije Etxaniz Laboral Kutxako Debagoienako zona burua izan dira mahaiaren bueltan.

Enpresarean 2013 from Bai Euskarari Ziurtagiria on Vimeo.