Berriakrss

Arabako enpresekin gosaria antolatu dugu Enpresarean egitasmoa aurkezteko

2013-11-21 - Enpresarean

Hilaren 27an, goizeko 9:30ean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean antolatu duen Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketan izango da. Hain zuzen, Arabako ziurtagiridunekin eta bestelako eragile sozio-ekonomikoekin elkartuko gara Enpresarean egitasmoa aurkezteko antolatu dugun enpresa-gosarian.

Berrogei bat minutuko aurkezpena izango da, eta amaitzean, erakusketa ezagutzeko bisita gidatuan parte hartzeko aukera izango da.

Enpresarean egitasmoa ezagutu nahi baduzu, eta bide batez Badu Bada erakusketa bisitatu, bidali mezua info@baieuskarari.org posta elektronikora edo deitu 902 430026 telefono zenbakira.