Berriakrss

www.enpresarean.org Buber sarietako finalisten artean

2013-11-26 - Enpresarean

Internet&Euskadik antolatzen duen Buber Sariketako finalisten artean dago www.enpresarean.org webgunea. Hain zuzen, Euskararen sustapenaren arloko web gunerik onenaren kategorian, beste bederatzi webgunerekin batera. Orain, azken fasera pasatzeko txartela dago jokoan, eta hamar finalistetatik bostek lortuko dute azken fase erabakigarrian izatea.
Hautagaiak bozkatzeko epea zabalik dago azaroaren 29ra arte –egun hori barne–. Enpresarean egitasmoa euskararen sustapenean garrantzitsua dela sinisten baduzu, emaiguzu botoa. Oso erraza da. Sei pausu hauen eman behar dituzu:

  1. Lotura honetan klikatu behar duzu lehenik.
  2. Bigarren urratsa erregistratzea da, lotura horretan agertzen den formularioa betez.
  3. Eman duzun e-posta helbidean mezu bat jasoko duzu, eta bozkatu ahal izateko eskaera baieztatu behar duzu.
  4. Ondoren, hautagaitzen aurkezpenerako identifikazio formularioa bete behar duzu.
  5. Gero, bozkatu ahal izateko, ezkerreko partean, zure e-postaren azpian, dagoen bozkatu hitza klikatu behar duzu.
  6. Hori eginda, azken urratsa kategoria hautatzea da –Euskararen sustapenaren arloko web gunerik onena–, eta hamar hautagaien artean www.enpresarean.org hautatzea eta bozkatzea.