Berriakrss

Enpresarean Durangoko Azokan

2013-12-06 - Enpresarean

Datorren igandean, hilak 8, Durangoko Azokan izango gara Enpresarean egitasmoa aurkezten. Hain zuzen, Kabi@ gunean, kultura digitalaren esparruan.

Rober Gutiérrez egitasmoaren sustatzaileak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak aurkeztuko du Enpresarean, arreta berezia jarriz eAzokari, hots, egitasmoaren plataforma digitalari.

Abenduaren 8an Kabi@ guneak ekile/ekintzaileak hartuko ditu, haiei eskainitako eguna baita. 11:00etan mahai ingurua izango da, eta amaitzean, 12:30ak aldera, euskal ekile, ekintzaile eta enpresen arteko topaketak izango dira. Bertan, proiektuak eta esperientziak elkartrukatuko dira.

Rober Gutiérrezek zabalduko du tarte hori Enpresarean, enpresa sarea euskaraz aurkezpenarekin. Ondoren, beste hiru aurkezpen izango dira: Euskal Herriari begira ataria (Udalbiltza & Gaindegia), Enpresa politika eraldatzeko tresna (La hormiga atómica) eta DOKA Donostian birkokatzen (Eneko Sierra).