2014-01-15 - Enpresarean
Bigarren hizkuntzaren garapena lantokian: Europar ikuspegiak “Second Language Development in the Workplace: European Perspectives“
Datorren urtarrilaren 24an, Matilde Grünhage-Monettiren esperientziak eta metodologia ezagutzeko aukera izango dugu, Banaiz Bagara Elkarteak eta Nazaret Zentroak Donostian (Kutxazabalen) antolatutako mintegian.
Azken hamar urteotan lan munduan gertatu diren aldaketek, lantokiko komunikazio-beharretan eta hizkuntza gaitasunean eragin al dute? Europako Kontseiluak sustatutako proiektuen bitartez, gai hori aztertzen eta lantzen ari da aspalditik Matilde Grünhage-Monetti– lantokiko trebakuntzan –Workplace Learning- aditua den alemaniar-italiarra.
Horrela bada, lanean ari diren pertsonei, bereziki migratzaileei, aukera-berdintasuna bermatzen zaie hizkuntza-gaitasunaren hobekuntzaren bidez. Era berean, komunikazio-hobekuntzaren bitartez, enpresaren edo instituzioaren emaitzak hobetzea ahalbidetzen da. Horrenbestez, proiektu honen berrikuntza nagusietako bat da lanaren bitartez lantokian bertan ikasi ahal izatea, pertsonen gaitasuna eta benetako beharrak abiapuntutzat hartuz.
info +