Berriakrss

ETORGAI 2014 Industria ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak gauzatzeko diru-laguntzak

2014-01-30 - David

E.A.E.n Industria ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak gauzatzeko diru-laguntzak.


Jakintza berri baliagarriak sortzea eta xedetzat izatea produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak sortzea, interes estrategikoa duten teknologiak txertatzea edo patente berriak eta oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresa berriak sortzea, interes estrategikoa duten industri ikerketako proiektu integratuak sustatuz, lagungarri izan daitezen enplegua sortzeko eta euskal produkzio-sarearen posizio teknologikoa hobetzeko.

Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuen artean lehentasuna izango dute Jarduera Eremu zientifiko-teknologiko estrategikoek, interes berezia izan dezaketen beste batzuk baztertu gabe. Hona hemen eremuak:

  • Biozientziak (bioteknologiak, teknologia farmazeutikoak, biomaterialak eta osasunaren teknologiak…).
  • Nanozientziak (mikro eta nano elektronika, nano bioteknologia, mikro eta nano materialak, nano sistemak, dimentsio txikiko mikro eta nano egiturak…).
  • Energia alternatiboak (itsaso-energia, erregai-pilak, biomasa, eguzki-energia;…).
  • Garraio adimendunarentzako elektronika (Trenbidea, Automozioa, Abionika, Espazioa eta Itsaso-garraioa).
  • Lehiakortasuna, eko-berrikuntza eta gizarte berrikuntza hobetzeko jarduera eremuak.

 

Onuradunak

  • HANDIA
  • MIKRO
  • ETE
  • SEKTORE / ENPRESA ELKARTEAK

Deialdiaren Araudia:
EBAZPENA, 2013ko abenduaren 24koa (EHAA 248zk./2013) , Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da Etorgai programaren 2014ko ekitaldiko deialdia, betiere industria ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko laguntza-programa (Etorgai programa) arautzen duen Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Araudi erregulatzailea:
2011ko azaroaren 30eko AGINDUA. (EHAA 246zk./2011) , Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketarako eta garapen esperimental estrategikorako proiektuak egiteko laguntza-programa (Etorgai programa) arautzen duena.
AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa (EHAA 242zk./2013) , Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak -izaera estrategikokoak- burutzeko laguntza-programa arautzen du agindua aldatzekoa. Etorgai Programa.

EPEAK
Hasiera data: 2014/01/01
Amaiera data 2014/02/28
Aurkezteko azken eguna: 2014/02/28
Ebazteko epea: 6 hilabete, laguntzen deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Epe horren ostean ebazpenik adierazten ez bada, diru-laguntzaren eskaera ukatu dela ulertu beharko du interesatuak.
Programa amaitutakoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako diru-laguntzen zerrenda.

Informazio gehiago:

app3.spri.net/ayudaspri//paginas/ficha.aspx