2014-01-31 - Enpresarean
Bitarlan enpresan, Gauekoekin batera Telegram aplikazioa euskaratu dugu Android sistemetarako. Telegram mezularitza aplikazioa da WhatsApp-en modukoa baina kasu honetan software librea, doakoa eta segurua da.
Instalatzeko:
- Dagoeneko Telegram aplikazio ofiziala instalatuta baduzu desinstalatu.
- Aplikazio hau Google Playtik ez denez instalatzen Android ezarpenetara joan eta Segurtasuna atalean: Baimendu iturburu ezezagunetako aplikazioak instalatzea gaitu.
- Deskargatu aplikazioa behean jarritako loturari jarraituta.
- Android telefonoaren Pakete instalatzailearekin irekiko da.
- Behar diren baimenak onartu eta Instalatu botoiari sakatu.
Hori eginda, baduzu Telegram euskaraz!!
Gainera hemen dagoen Telegram bertsioa euskaraz besterik ez dago, beraz, nahiz eta zure Android sistema beste hizkuntza batean eduki, euskaraz ikusiko duzu Telegram.
Hemen daude jarraibideak eta deskargatzeko lotura:
http://bitarlan.net/proiektuak/Telegram%20euskaraz