Berriakrss

Ttalaka.org

2014-02-05 - Enpresarean

Egun on Kulturzaleok

Ttalaka Kultur Elkartetik idazten dizuegu. Donostiako irabazi asmorik gabeko
elkartea gara eta Euskara eta Euskal Kulturaren sustapenean egiten dugu lan.
Momentu honetan proiektu berri batean lanean gabiltza,http://www.ttalaka.org
webgunean. Bertan euskal kultura maite eta aisialdian euskaraz bizi nahi duen
ororen topalekua sortuko dugu. Euskal Herrian euskaraz gauzatzen diren kultur
ekintzak biltzen dituen agenda kulturala, kultur arloko aurpegi esanguratsuei
bideo elkarrizketak, kultur mugimendu eta ekintza ezberdinen inguruko bideo
erreportajeak eta blog sare bat topatuko duzue besteak beste. Blog sarean moda, sukaldaritza, zinema, zuk zeuk egin eskulanak, informatika, bertsolaritza, arte eszenikoak etab-en inguruko blogak egongo dira, kasu gehienetan alor horietako profesionalek landuko dituztenak.


Momentu honetan Crowdfunding kanpaina bat dugu martxan, jendeari proiektu honen pate bihurtzeko aukera eskainiaz. Laguntza ekonomiko txikienetik handienera, gure proiektua ezagutzera ematea edota gure kanpainaren berri ematea bihotzez eskertuko dugu. Laguntza txikienak ere handi egiten lagunduko gaitu.

Hona hemen kanpainara esteka:
http://www.verkami.com/locale/eu/projects/7674-ttalaka-org

Mila esker!