Berriakrss

WomanSarea Ekintzaileentzako eta profesionalentzako Topaleku berria

2014-02-07 - David

Tolosan jaio da, BIZZIA ren eskutik, proiektu bat abian jarri nahi duten emakume ekintzaileei eta jada enpresa abian izanik ideia berriak behar dituzten emakume profesionalei zuzendutako proiektu motibagarria eta inspiragarria.

Proiektuak “WomanSarea” du izena, elkarrekin lan egiteko espazioa da, sareak eraikitzeko, prestakuntzarako eta inspiraziorako espazio ireki bat. Enpresa martxan jarri nahi dutenei edo jada dutenei buelta bat ematen ari diren emakumeei zuzentzen da; espazio motibagarri batean lan egin nahi duten eta bakarka lan egin nahi ez dutenentzako, ekimen berriak sortzeko networking profesionalean sinisten duten emakumeentzat.

WomanSarea proiektuaren lehenengo fasea amaitu ondoren, WomanSarea Station fasean murgildu gara jada.

Ezagutu ezazu WOMANSAREA. Informazioa eskuragarri duzu ondoko fitxategietan.

 

Informazio gehiago:

www.bizzia.net/ekitaldia/womansarea-station

www.bizzia.net/files/course/WomanSarea%20bizzia%20eus.pdf