Berriakrss

Hobeki +digital@ ekimenaren diru-laguntzak

2014-03-28 - David



Hobeki +Digital@ ekimena.

Hauek izango dira diruz laguntzeko moduko jarduerak:

  • Enpresen beharrizanen diagnostikoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) Ezartzeko Planak, enpresa espezializatuek eginak. Plan hori egiteko SPRIk emandako metodologia jarraitu beharko da (Ikusi Dokumentuak atala) edo, bestela, enpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) ezartzeko metodologia propioa duela egiaztatu (hau ere SPRIk berariaz onartutakoa).

Metodologia propio bat erabiltzekotan, Enpresa Txiki eta Ertainei zuzenduta egongo da eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak sartzean negozioaren ikuspegia bermatuko du modu parte hartzaile batean, hau da, aholkulari eta enpresaburuaren arteko talde-lan baten bitartez. Hori aplikatuz, gutxienez ondorengo atalak jasoko dituen agiri bat lortuko da:


              - Informazio eta Komunikazio Teknologiak ezartzeko aukerak identifikatzea negozioa hobetzeko.
              - Aukerak hautatzea, horiek baloratu eta lehentasuna ematearen bitartez.
              - Ezarpen horretatik sortuko diren etekin ekonomikoak kuantifikatzea.
              - Ezarpena planifikatzea edukien, kostuen eta gauzatzeko epeen arabera.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak Ezartzeko Planak gauzatzea. Enpresako negozio prozesu guztiak edo zati bat digitalizatzera jo beharko dute eta ondorengo jarduerekin lotuta egongo dira:

  •  Negozio elektronikoa (e-Business): Kudeaketako eta Bezeroentzako Sistema Integratuak (ERP eta CRM) eta Finantza Kudeaketa eta Diruzaintza Sistemak eta Garapenak ezartzea, enpresan faktura elektronikoa ezartzea bideratzeko.
  • On-line Marketina: Bezeroak leialduz bezeroekiko harremana optimizatzera zuzendutako sistemak ezartzea eta ondokoekin lotutako proiektuak egitea: web 2.0, onlineko ospea, social media eta posizionamendua.
  • Erosketak (e-Procurement): Enpresak modu elektronikoan ezartzea produktuak eta zerbitzuak erosteko kudeaketa sistemak.
  • Merkataritza elektronikoko webak (e-Commerce): erakunde onuradunak bezeroei produktuak eta zerbitzuak elektronikoki saltzeko sistemak ezartzea. Sistema horiek ordainketa segururako sistemak sartuko dituzte erosketa-prozesuan.  Txikizkako merkataritzaren arloan, proiektu mota honetarako, erreferentziatzat hartu ahal izango da «Merkataritzan IKTak ezartzeko gida», zeina eskuragarri baitago +Digital@ programaren webean.
  • Merkatu Birtualen webak: erosle eta saltzaileen artean elektronikoki egingo den negoziazioa erraztuko duten plataformak garatzea. Plataforma horiek ordainketa segururako sistemak sartuko dituzte erosketa-prozesuan.
  • Erakunde onuradunaren Intraneta edota Estraneta diseinatu eta ezartzea, enpresako langileen arteko komunikazioa nahiz transakzioak eta enpresaren eta bere bezero eta hornitzaileen arteko komunikazioa optimizatzeko. Sistema horiek ez dira mugatuko soil-soilik agiriak trukatzera.
  • Wiki motako tresnetan oinarritutako barne komunikazio sistemak diseinatu eta ezartzea
  • Zaintza teknologikoko tresnak ezartzeko proiektuak
  • Enpresako informazio sistemak egokitzeko proiektuak, nazioartekotzeko proiektuak gauzatu izanagatik (beste herrialde batzuetan ezarriz).
  • Enpresako prozesuak RFID edo antzeko teknologien bidez hobetzen dituzten proiektuak.
  • Informazio sistemen segurtasun sistemak diseinatu eta ezartzea.
  • IKTak ezartzeko bestelako proiektuak, teknologikoki aurreratuak eta berritzaileak direnak, eta programaren Batzorde Exekutiboak bikaintzat jotzen dituenak. (Ikusi Beste Datu Interesgarri Batzuk).
Ez dute diru-laguntzarik jasoko SPRIri lehenago aurkeztutako proiektuak eguneratzeko edota mantentzeko jarduerek, SPRIk sustatuko programa honen edo beste edozeinen laguntzaren bat jaso badute. Proiektu batek berriro parte hartu ahal izango du laguntza-programa honetan, baldin eta 7 urte behintzat pasa badira SPRIK laguntza eman zionetik, eta egiaztatzen badu jauzi kualitatibo handia eman duela teknologiaren ikuspuntutik.
               
Ez dute diru-laguntzarik jasoko erakunde onuradunaren katalogora biltzen diren produktu edo zerbitzuek.

Eskakizunak

ERAKUNDE ONURADUNAK

Programa honetan, hots, Hobeki +Digital@ ekimenaren barnean jasotako laguntzen onuradun izan ahalko dira jarduera ekonomikoren bat egiten duten eta baldintza hauek betetzen dituzten ETEak:

  • ETEa izatea.
  • Euskal Autonomi Erkidegoan jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea.
  • Diruz lagundu daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan burutzea.
  • Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI, S.A. Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko dauzkaten betebeharretan.
  • Armarik ez produzitu, merkaturatu edo finantzatzea, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz”.

Ondoko egoeraren batean ez egotea:

  • Debekurik edo gaitasun-gabetzerik ez izatea diru-laguntza publikoak lortzeko edota Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioarekin kontratatzeko.
  • Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
  • Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluko egoeretan ez egotea ezta ere 13/2003 Legearen 13. artikulukoetan, zeinaren ondorioz ezin baita laguntzen onuradun izan.
  • Enpresa krisian ez egotea, salbu eta egoera hori 2008ko uztailaren 1aren geroztik izandako krisi ekonomiko eta finantzarioaren ondorioa baldin bada.
  • Lehiaren jokoa eragotzi, mugatu edo faltsutu dezaketen praktikarik egin ez izana.

Salbuespenak

Ez dira onuradun izango:

1.- Sozietate Publikoak eta Zuzenbide Publikoko Erakundeak.

2.- Zentro teknologikoak, kluster nagusiak eta aurreklusterrak.

3.- Aholkularitza informatikoko enpresak.

4.- Diru-laguntza honen xede diren esparruetan zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko enpresekin akzio- edo partaidetza-lotura zuzena edo zeharkakoa duten entitateak.


Ez dira onartuko:

1.- SPRIri lehenago aurkeztutako proiektuak eguneratzeko edota mantentzeko jarduerak, SPRIk sustatuko programa honen edo beste edozeinen laguntzaren bat jaso badute.

2.- Diruz lagundu daitezkeen Proiektuen atalean zerrendatzen diren eta enpresa onuradunaren katalogora biltzen diren produktu edo zerbitzuak.

3.- Mugikortasunarekin lotutako proiektuak, mugikorretara edo PDA gailuetara konektatutako gailu periferikoak, esaterako, barra-kode irakurleak edo inprimagailuak.

Zenbatekoa

Hobeki +Digital@ ekimena.

Diagnostikoak egiteko, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) Ezartzeko Planak taxutzeko eta plan horiek burutzeko:

  • Mikroenpresak eta Enpresa Txikiak, %35.
  • Enpresa Ertainak, %20.
  • Premien diagnostikoak egiteko edota IKTak ezartzeko planak taxutzeko diru-laguntzak gehienez 2.000 eurokoak izango dira urtean.
  • Ekitaldian zehar diruz laguntzeko moduko jarduera bat edo gehiago egiteko, urtean 12.000 euroko diru-laguntza emango da, gehienez.
  • Salbuespen gisa, Programaren Batzorde Exekutiboak urteko gehienezko diru-laguntza handitu dezake eta beste 33.000 euro gehitu bikaintzat jotzen dituen proiektuetarako. (Ikusi Beste Datu Interesgarri Batzuk).
            - Halako proiektuetarako diru-laguntza % 50ekoa izango da, edozein dela ere enpresaren tamaina.

            - Proiektu horien kasuan, SPRIk, enpresa onuradunarekin lankidetzan, proiektuaren berri eman ahal izango du eta jardunbide egokiak jasotzen dituzten argitalpenetan edota web orrietan plazaratu ahal izango du.



LAGUNTZAK METATZEA ETA MUGAK

  • Programa honetan jasotako laguntzak eskuratzen dituzten erakundeek beste laguntza bateragarri batzuk eskuratu ahal izango dituzte euren jardueretarako, edo Europako beste finantzabide batzuk, betiere gastu hautagarri berberetarako gehienezko laguntzaren muga errespetatzen bada. 
  • Programa hau aplikatuz emango diren laguntzak garrantzi txikikoak edo de minimis laguntzak izango dira. Erakunde onuradun batek jaso dezakeen minimis-eko laguntzaren guztizkoak ezingo du 200.000 eurotik gorakoa izan, indarrean dagoen ekitaldi fiskala eta aurreko biak aintzat hartuz.

Diruz lagun daitekeen gastua

Hobeki +Digital@ ekimena.

  • Hauek izango dira gastu hautagarriak:

           - Laguntza eskaera SPRIn aurkezten denetik aurrera eta data horren ondorengo 12 hilabeteetan sortuak.

            - Eskaera egiten duen enpresarekin inolako loturarik (zuzeneko nahiz zeharkakoa eta akzio edo partizipazioen bidezkoa) ez duten erakunde edota enpresa espezializatuek eginak, eta ez dira izango ez Sozietate Publiko, ez Zuzenbide Publikoko Erakunde, ez Elkarte ezta Elkargo Profesionalak ere.
  • SAAS formatuko kudeaketa aplikazioak ezartzeko proiektuen kasuan, gastu hautagarritzat hartuko dira horrelako aplikazioetarako software edota lizentziak erostearen ondorioz eginiko gastuak. Diru-laguntzatik kanpo daude konexio gastuak.
  • Batzorde Exekutiboak bikaintzat jotzen dituen proiektuen kasuan, gastu hautagarritzat hartuko dira proiektura bil daitezkeen hardware eta software gastuak eta inbertsioak.
  • Mugikortasunarekin zerikusia duten proiektuen kasuan, gastu hautagarritzat hartuko dira Proiektuaren mugikortasunari egotzi dakizkiokeen hardware eta software gastuak eta inbertsioak. Mugikortasunarekin zerikusia duten proiektuak dira enpresako kudeaketa sistemekiko informazioa trukatzen dutenak mugimenduan dauden gailuekin, banda zabalarekin edota PDA edo hirugarren belaunaldiko edo gehiagoko telefono mugikorrekin. Horrelako proiektuetatik kanpo geratuko dira Mugikorretara edo PDA gailuetara konektatutako gailu periferikoak, esaterako, barra-kode irakurleak edo inprimagailuak.

     

Gastu hautagarriak baloratzeko, honako irizpideak izango dira kontuan:
 

  • Gastu hautagarriek lotura zuzena izango dute programa honen helburu den lankidetza-jarduerarekin.
  • Deskontuak eta antzekoak izanez gero, fakturan sartuta egon zein ez, gastua gutxitu egingo da.
  • Programaren Batzorde Exekutiboaren iritziz proiektuaren gastu-aurrekontua handiegia bada antzeko proiektuen batez besteko gastuekin alderatuta, bere esku egongo da gastu hautagarrien oinarria murriztea, gastu egokitzat eta proportzionatutzat jotzen den zenbatekoaren arabera.
  • Fakturan aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da gastu hautagarria izango. Hala ere, Balio Erantsiaren gaineko Zerga berreskuratu ezin duten erakunde onuradunen kasuan, gastu hautagarritzat hartuko da, eta dagokien foru aldundiko ogasun-sailaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko dute hori.
  • Halaber, honako hauek ere ez dira gastu hautagarriak izango: eskatzaileak berak edo taldeko enpresaren batek egindako lanak, aholkulariak egindako joan-etorrien gastuak, material didaktikoak egitea edo aretoak alokatzea.
     

Finantzaketa mota

FONDO GALDURA

Beste datu interesgarri batzuk

1.- Aurkezten diren eskaerak ekitaldi bakoitzean aztertuko dira hurrenkera kronologikoaren arabera, behar bezala bete direnean eta urtean helburu horretarako gaitu den kredituaren mugara arte.

2.- Egin beharreko jakinarazpenak posta elektronikoz baino ez dira bidaliko, hori dela eta, enpresa onuradunak eguneratua eduki behar du harremanetarako helbide elektronikoa eta helbide hori enpresako pertsonaren batena izango da.

3.- Bikaintzat jotzen diren proiektuen kasuan, SPRIk, enpresa onuradunarekin lankidetzan, proiektuaren berri eman ahal izango du eta jardunbide egokiak jasotzen dituzten argitalpenetan edota web orrietan plazaratu ahal izango du.


Proiektu bikaintzat hartuko dira jarraian azaltzen ditugun baldintzetako bat betetzen dutenak:

  • Enpresaren sektorean berrikuntza nabarmena dakarten proiektuak badira.
  • IKTak ezarri ondoren, aldaketa kualitatiboa dakarten eta enpresaren lehiakortasuna nabarmen handitzen duten proiektuak badira.
  • Teknologikoki aurreratuak diren proiektuak badira. IKT proiektu berritzaile eta eredugarriak, proiektu horien bidez Informazio Teknologien erabilpena bultzatu dadin gizartean. Proiektu horiek lehenbizikoz ezarriko dira Euskal Autonomi Erkidegoan eta, lehen ezarpen hori arrakastatsua bada, honelako proiektuak Erkidegoko beste gune batzuetara ere zabalduko dira.
  • Txikizkako merkataritza-banaketaren sektoreko proiektuak, merkataritza elektronikoko plan integralak garatzen dituztenak, prozesu osoa hartzen dutenak (logistika, marketina, merkatu-azterketa, salmenta-aurreikuspena, Interneteko kokapena,...). Horretarako, enpresak proposatu behar du produktibitate eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzea, modu jasangarri batean.

Informazio gehiago:

app3.spri.net/ayudaspri//paginas/ficha.aspx