Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Lansarean proiektua jarri du martxan, Bitarlan enpresarekin batera. Alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea du helburu proiektuak.
Lansarean.org webgunearen bidez euskaraz lan egiten duten profesionalak eta enpresak jar daitezke harremanetan. Lan bila dabiltzanek euren curriculuma webgunean txertatu dezakete. Bestalde, enpresek hautaketa prozesuak martxan jar ditzakete bertan euskara hutsean.
Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria eta Bitarlaneko Jabi Asurmendi izan ziren proiektuari buruz hizketan Bizkaia Irratian.