Berriakrss

Emakumeen ekintzailetasuna sustatzeko tailerra

2014-06-05 - Enpresarean

Woman Sarearen proiektuaren barruan Ekinezz ekitaldia antolatu du Bizziak biharko. Emakumeen ekintzailetasuna eta lidergoa da landuko duten gaia, eta sei orduko iraupena izango du: 09:30etik 15:30era, Bizziaren egoitzan, Lehiberri zentroan. Gemma Zelaia Bizziako zuzendari sortzaileak azaldu dio Atariari zer den Woman Sarea, noiz sortu zen, eta biharko jardunaldian zer landuko duten, eta zein hizlari gonbidatu dituzten.

Ekinezz 2014, emakume profesionalen hitzordua da,  ekintzailearen erronka, superazioaren eta garapen profesionalaren esparruan ekitaldi profesional garrantzitsuenetarikoa bihurtzea bilatzen du. Ekitaldia Bizziak antolatua izan du WomanSarea proiektuaren barruan, Euskal Herriko emakume ekintzaileen sarea, enpresen sorreran eta enpresen zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia sustatzea du xede, enplegua bilatzen ari diren emakumeei laguntzearekin batera.

Emakume-zuzendariek, profesionalek, enpresariek eta ekintzaileek, euren ilusioak, esperientziak, proiektuak, bizitza profesional zein prertsonalak partekatuko dituzte jardunaldi intenso honetan zehar. Emakumeek euren helburu profesionalak lor ditzaten apoiatzen duten pertsona, erakunde eta enpresak bilduko ditu.

ataria.info/tolosaldea/1401960747702