Berriakrss

Matz-Erreka kooperatiban batzar orokorrak euskara hutsean

2014-06-11 - Enpresarean

Gogor dabiltza Antzuola aldean. Orain dela urtebete, Elay enpresak euskara plana bertan behera utzi izana ospatu zuen, lantokian euskara normalizatutzat jo zutelako. Oraingoan Matz-Erreka kooperatiba-enpresa datorkigu albiste onekin. Azken hiru urteetan batzar orokorra euskara hutsean egitea lortu dute.

2011, 2012 eta 2013 urteetan euskara hutsean egin zituzten batzar orokorrak. Hizlariak, denak, euskaldunak ziren, eta aldiz, 200 langileetatik 20-25 inguru ez ziren euskara ulertzeko gai. 2009an euskararen erabilera gehiago bultzatzeko bideak ezarri nahi izan zituzten, eta hainbat baliabidetara jo zuten: aldibereko itzulpenerako aparatuak, itzultzaile-interpreteak, euskara ikastaroak eta ahoz aritzeko trebakuntza. Emaitza: 2009an batzarren ahozko jardueraren %94 euskaraz, 2010ean %98 eta hurrengo urteetan euskara hutsean.

Urtean egiten dituzten hiru batzar informatiboetan erabileraren kopuruak xumeagoak ziren hasieran, baina jauzi handia egin dute urte gutxitan. 2008an erabilera %22koa zen, eta gaur egun %80koa.

Ondoko bi grafikoetan batzar orokorretan eta batzar informatiboetan euskararen erabilerak izan duen eboluzioa ikus daiteke:

 

 

batzar informatiboak

 

Onintza Irureta Azkunek @oirureta, Argian argitaratutako artikulua:

www.argia.com/blogak/onintza-irureta/2014/06/10/matz-erreka-kooperatiban-batzar-orokorrak-euskara-hutsean/