Berriakrss

“Bidasoa: Eskualde bat hiru hizkuntza. Eleaniztun Kudeaketa Programa baterantz” proiektua

2014-07-07 - langune

Apirilaren 10ean, 9.30etatik 12.30tara, Irunen informazio-saio bat antolatuko dugu (FICOBA), proiektuaren emaitzak ezagutaraztek.

Proiektua
Bidasoa-Txingudi eskualdea lurralde sozial eta ekonomiko berezia da, izan ere, ezarritako muga administratiboetatik kanpo dago. Proiektua ikuspegi hori indartzeko nahieratik sortzen da. Logika honen barruan, bi “aldeen” arteko mugikortasun laborala ezinbestekoa da. Hau da, lan merkatu edo enplegu TOKI bakar eta partikular bat bezala funtzionatzea beharrezkoa da, eta horretarako, komunikazioak –hizkuntzak- ez du oztopo izan behar, baizik eta aukera izan beharko du.
Honekin proposatzen dena Bidasoa Txingudiko enpresen eleaniztasunaren kudeaketa bilakatzea da eta orokorrean, mugaz bestaldeko espazioan zentzu zabalago batean, eta AUKERA hirukoitza bezala ikustea:

  • enpresa-sarearentzat, benetan eleanitza den enpresa-sare bezala osatzea eta benetan mugaren bi aldeetara irekitzea;
  • hizkuntza Industria sektorearentzat, berrikuntza linguistikoko zerbitzu eskaera espazio bat bezala;
  • eta mugaz bestaldeko herritarrentzat, identitate eta merkatu aukera ariketa bezala.

Zeri buruzkoa da jardunaldia?
Eleaniztasuna modu aktiboan lantzen duen enpresa-sare bat sustatuko lukeen esperientziak elkarbanatzeko, -euskara hizkuntza komuna bezala, eta frantsesa eta gaztelania hizkuntza partekatuak bezala hartuta.
 

Bidasoa Txingudi lurralde sozial eta ekonomikoki bakarra bezala sustatzeko behar diren emaitzak eskaintzea, lanbide aukerak optimizatuz eta eskualdeko giza-garapena eta ekonomikoa bultzatuz.
Horretarako, Hizkuntza Industrien Elkartea Euskal Herrian- LANGUNE, Bidasoako Garapenerako

Agentziarekin batera –BIDASOA BIZIRIK, eta Hego Lapurdiko Hirigunea (12 udalerri), informazio-saio bat antolatu dute non “Bidasoa: eskualde bat hiru hizkuntza. Hacia un programa de gestión multilingüe” proiektuaren emaitzak eskaintzeaz aparte, eleaniztasunarekin lotura duten iniziatiba desberdinei ikuspena emango zaie.
 

Proiektuak Ikertalde Gupo Consultor ekartearean koordinazioa izan du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik finantziazioa lortu du, bereziki, Lehiakortasun, Landa Garapena eta Turismo Saila, Gipuzkoa ekiten duen lurralde gisa sustatzeko programa 2013ko deialdiaren diru-laguntzen eremuan. 

Izena-ematea / Kontaktua
Hitzordura agertu nahi baduzu eta gurekin harremanetan jarri behar baduzu, bidal iezaguzu, arren, mezu elektroniko bat zeure izen-abizenak eta erakundea adierazita, langune@langune.com helbidera.