2014-07-15 - Enpresarean
Enpresarean azokaren bigarren edizioa urriaren 23an egingo dugu, Donostiako Kursaalen.
Enpresareanek honako helburuak ditu:
- euskaraz lan egiten duten edo-eta zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaini nahi dituzten organizazioen elkargunea izatea,
- arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen eta profesionalen artean elkarlana sustatzea,
- negozio-aukerak handitzea,
- proiektu enpresarial berriak sustatzea,
- salmentarako gune bat eskaintzea
- eta baliabideak, esperientziak zein jakintza partekatzea.
Datozen asteetan programaren inguruko xehetasun gehiago emango dugu eta irailean zabalduko da azokan parte hartzeko izen-ematea.