2014-07-22 - Enpresarean
Atzo Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana aurkezpenean Arantxa Tapia sailburuak adierazi duen bezala, Eusko Jaurlaritzak BASQUE FUNTSA jarri du abian; funts hori, inbertsiorako erreminta berri bat da, 5 milioi euroko hornidura du, eta Enpresa Berritzaileen Zentroen laguntza duten euskal enpresa berritzaile berriei garatzen eta finkatzen laguntzeko da.
Funtsak bi tarte ditu, ibilbidearen urrats ezberdinetan dauden proiektuen beharrei erantzun ahal izateko. I. tartearen bidez, enpresa sortzea erabaki eta berehalako une delikatuetan finantzatzen lagunduko dute; II. tartea, berriz, haratago doa, eta “heriotzaren ibarra” izeneko une arriskutsuak gainditu ostean, ondorengo hazkuntza-urratsetan finantzaketa-baldintzak hobetzen lagunduko du. Urrats honetan eskakizunak zorrotzagoak dira, baina kopuruak ere handiagoak izango dira.
Aukeratua izateko baldintzak eta jarduteko prozedura: Info +