2014-07-25 - Enpresarean
Enpresarean azokaren bigarren edizioan (urriaren 23an, Donostiako Kursaalen) Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronken inguruan jardungo dugu eta hori izango da solasaldi nagusiko gaia. Gai horren bueltan, beste zenbait solasaldi, erakustaldi eta mahai-inguru egingo dira:
- Komertzio elektronikoaren inguruko mahai-ingurua.
- Negozio eredu berrien erakustaldia.
- Nazioartean arrakasta duten euskal enpresen esperientziak.
- Etorkizuneko profesionalen erronken inguruko solasaldia.
Azokaren helburua da enpresen arteko elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea.
Hizlariak
Egitaraua guztiz itxi gabe badago ere, hizlari zenbaiten parte-hartzea konfirmatuta dugu dagoeneko. Parte-hartzaile izango dira, besteak beste:
- Imanol Esnaola (Gaindegia)
- Ainara Basurko (Azaro fundazioko gerentea)
- M. Claire Sallaberry (Herrikoa)
- Xabier de la Maza (ADEGIko ekintzaileen foroa)
- Jabier Asurmendi (Bitarlan)
- Gari Araolaza (Codesyntax)
- Aner Garmendia (Egamaster)
- Edurne Bilbao (IMH)
- Iñaki Alegria (UEU)
- Jon Altuna (MU)
Elkarlanerako bazkari batekin amaituko da jardunaldia.
Zure negozioa aurkezteko tartea
Nahi duen orok bere negozio, produktu edo zerbitzuaren berri emateko Pecha Kucha formatuaren antzerako hitzaldiendako tartea izango da. Gehienez hiru minutu izango dituzue eta aurrez izena eman beharra dago. Parte hartu nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta mezu bat info@enpresarean.org helbidera.
Azokarako izen-ematea, irailean
Azokara entzule bezala joateko eta bazkarian parte hartzeko irailean zabalduko dugu izena emateko epea.