Berriakrss

Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida

2014-08-05 - info@uhin.eu

GIA BURUJABETZA EBNERGETIKOA

"Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida" Xabier Zubialdek eginiko liburua aurkeztu da Donostian. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz (21 Mb), zein gaztelaniaz (16 Mb) eta frantsesez (20 Mb), eta banatu daiteke modu aske batean. 

Hitzaurreak dioenez, dokumentu honek, "Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida" izenaren pean, euste‐puntu bat izan nahi du eztabaidarako, energiaren inguruko esperientzia edo ekintza tipologia desberdinen bateratze‐lanerako tresna bat, eredu energetikoaren eta, azken batean, gizarte ereduaren aldaketarako katalizatzailea izatearren. Dokumentu honetan ez duzu erantzunik aurkituko, ez dago errezetarik. Ideiak dira, iradokizunak, elkarrekiko lanean eta eztabaidan lagungarri izan dakizkigukeenak, burujabetza energetikoranzko bidean aurrera egiten dugunean sortuko diren galdera ugarietako batzuei erantzuten laguntzekoak.

Guk ere liburu honetan parte hartu dugu, lau izarreko Villa Soro hotelaren energia eraginkortasuna nola obetu daitekeen kontatuaz, 60. orrian ikus dezakezu gure fitxa.