Berriakrss

Tolosaldeko enpresen eta langabezian dauden herritarren arteko topagunea burutuko da irailaren 11 eta 12an

2014-09-03 - Enpresarean

Tolosaldea Garatzen - LEHIBERRIk, Tolosako Udala, Lanbide eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, enpresen eta langabezian dauden Tolosaldeko herritarren arteko topagunea antolatu du irailak 11 eta 12rako LEHIBERRI Zentroan.

Topagune hau Tolosaldeko lehen Enplegu Azoka da eta  “Enplegunea” izena du.

Helburua: 50 langabetutik gora lan merkatuan sartzea.

Horretarako, enpresei diruz lagunduko zaie kontratazioak egin ditzaten. Kontratazio hauek irailak 15etik aurrera egin ahal izango dituzte enpresek eta apirilaren 30a arte luzatu. Bestalde, lanaldi osokoak edo partzialekoak izango dira kontratuak eta 3-6 hilabete bitarteko iraupenarekin.

Dagoeneko Tolosaldea Garatzen - LEHIBERRItik, prospekzio lan baten ondoren, programan parte hartzeko prest dauden enpresak identifikatuta ditugu. Hauei kontratuen kostuaren (gizarte segurantza + soldata) %75a arte finantziatuko zaie, ondorengo mugekin:

  • 3 hilabeteko lanaldi osoko kontratua 3.000 euro arte.
  • 6 hilabeteko lanaldi osoko kontratua 6.000 euro arte.

Bestalde, 35 urte baino gutxiago dituenak, azken 18 hilabeteetan hamabi hilabetez jarraian langabezian egon denak edota RGIa jasotzen duenak, ondorengo mugarekin:

  • 6 hilabeteko lanaldi osoko kontratua 9.000 euro arte.

Enpresek eskatzen dituzten profilak ezagutzeko edota programa honi buruzko informazio gehiago jasotzeko, LEHIBERRIko talde teknikoarekin jar zaitezke harremanetan. Telefonoa: 943 65 45 01 edota lehiberri@lehiberri.net helbide elektronikoan.

Informazio gehiago:

www.lehiberri.net/eu/noticias-eventos/tolosaldeko-enpresen-eta-bertako-langileak-izan-daitezkeen-arteko-topagunea