2014-09-09 - Enpresarean
Urriaren 23an egingo dugu Donostiako Kursaalen Enpresarean azoka. Enpresen eta profesionalen arteko elkarlana sustatzeko, elkarren proposamenak eta eskaintzak ezagutzeko, negozio-bide berriak zabaltzeko eta enpresen etorkizunaz eztabaidatzeko gunea da Enpresarean.
Parte hartu nahi duzu azokan? Bi modu dituzu horretarako:
- Azokaren egitarauaren barruan, zure negozioaren/proposamenaren hiru minutuko aurkezpena eginez.
- Azokara bertaratuz eta programatu diren solasaldi, hitzaldi, aurkezpen eta elkarlana sustatzeko bazkarian parte-hartze aktiboa izanez.
Bat edo beste aukeratuta, bazkaltzen geratzeko aukera izango duzu. Eman izena hemen.
Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronkak izango dira aztergai aurtengo Enpresarean azokan.