Berriakrss

Euskarazko IKTak mintegia

2014-11-27 - langune

2014ko Abenduaren 17an, Bilboko Bizkaia aretoan Euskarazko IKTei buruz mintegia antolatu dute. Eusko Jaurlaritzaren, hizkuntza politikarako sailburu ordetza antolatzailea da.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek izugarrizko garrantzia dute gure eguneroko bizitzan. Gure bizitza profesionalean ez ezik, gure bizitza pertsonalean ere ezinbesteko bilakatu dira.

Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsua da euskara teknologia horietan integratuta egotea, aurrerantzean hizkuntza bizia izango bada. Azken urteotan, esan dezakegu euskarak, hizkuntzen teknologien arloan, bere lekutxoa egin duela gainerako hizkuntzen artean eta, orain hogei urte baino askoz ere tresna gehiago dugula euskaraz lan egiteko eta, oro har, euskaraz bizitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pentsatu du interesgarria eta probetxugarria izango dela, egun batez, gaur egun modu batera edo bestera, euskarazko IKT produktuak merkatuan dituzten entitateak, enpresak eta agenteak biltzea mintegi batean, haien produktuak aurkezteko.

Mintegiaren helburu nagusia da profesionalei eta euskal ekonomiako sektoreei euskaraz eskuragarri dauden tresna eta baliabide teknologikoen berri ematea.

Hona Mintegiaren xehetasunak: