Berriakrss

Enpresa proiektu berrientzako finantza laguntzak

2015-01-16 - David

Diruz lagun daitezkeen proiektuak

1.- Pertsona edo talde sustatzailearentzako laguntza prozesurako proiektuak, Enpresa Plana egiteko prozesuan eta martxan jarri arte. Itzuli beharrik gabeko fondo galdurako diru-laguntzak dira.

2.- Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioetarako finantzaketa lortzen laguntzeko proiektuak; izan ere, Luzaro Kredituaren Finantza-etxearekin hitzartutako hitzarmenaren arabera formalizatuko diren maileguen finantzaketa kostua gutxituko da.

Eskakizunak

Laguntza prozesurako diru-laguntza

Pertsona fisiko zein juridikoak, baldin eta industriaren edo industriari lotutako zerbitzuen sektoreko enpresa proiektu berritzaile bat badute eta EAEn jarri nahi badute martxan.

1.- Gehienezko exekuzio epea 18 hilabetekoa izango da LAGUNTZA proiektua hasten denetik kontatzen hasita.

Pertsona fisikoen baldintzak

1.- Pertsona fisikoak EAEn erroldatuta dagoela akreditatu beharko du.



Finantzaketa lortzeko laguntzak

EAEn Enpresa Plan bat prestatzeko konpromisoa hartzen duten pertsona juridikoak. Enpresa Plan horrek baldintza hauek bete beharko ditu:

1.- Industriaren edo industriari loturiko zerbitzuen sektoreko jarduera berritzailea izatea.

2.-.Gutxienez 3 enplegu sortzea 3 urtean.

3.- Egoitza soziala, erabaki zentroa edo gutxienez jarduera zentro bat EAEn izatea.

4.- Sortu berria izatea. Halakotzat joko dira Programa honen indarraldiaren aurreko urteko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako enpresak.

5.- Zor mugaeguneraturik ez izatea SPRI taldeko ezein elkarterekin, ez eta erakunde sustatzaile edo kolaboratzaileekin. Baldintza hori bete beharko dute onuradunek, sustatzaileek edo horiekin lotuta daudenek.

6.- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

7.- Zerga alorreko betebeharretan eta Gizarte Segurantzari dagozkionetan egoera erregularizatuta edukitzea, indarrean dagoen legeriaren arabera eska daitezkeen mugen barnean.

8.- ETEa izatea.


Finantzatu beharreko inbertsioen baldintzak:

1.- Aktibo finkoko elementuak izan behar dute; hain zuzen ere, gainontzekoengandik eskuratutako aktibo finkoak instalatu, zabaldu edota hobetzekoak.

2.- Pertsona sustatzaileek inbertsioen %30 finantzatu behar dute gutxienez, kapital harpidetu eta ordaindutakoaren ekarpena eginez, betiere diru-laguntzei dagokien zatia zenbatu gabe.

Salbuespenak

Ez dira onuradun izango:

1.- Sozietate publikoak, zuzenbide publikoko erakundeak, horien menpe dauden organo, departamendu nahiz erakundeak eta beste edozein enpresa edo erakunde, non partaidetza publikoa gehiengoa baita.

Zenbatekoa

Laguntza prozesurako diru-laguntza

1.- Diruz lagundu daitezkeen gastuen 0, 30.000 euroko mugarekin. Gehienezko exekuzio epea 18 hilabetekoa izango da.

2.- EBZk aholkularitza eta jarduerak kokatzeko azpiegiturak emango dizkie sustatzaileei, eskuragarri dagoen espazioa kontuan izanik.

Finantzaketa lortzeko laguntzak

1.- Maileguen ezaugarriak:

  • Gutxieneko zenbatekoa: 40 000 euro. 
  • Gehieneko zenbatekoa: 180 000 euro.
  • Interes tasa: Euriborra, sei hilabeterakoa + 1, 25.
  • Amortizatzeko epea: 7 urte.
  • Ezaldia: 2 urte.
  • Hiruhileko kuotak, hiruhileko natural bakoitzaren amaieran.
  • Bermeak: enpresa proiektua gauzatzeko konpromisoa.
  • Irekiera eta ikerketa komisioa: ez da beharrezkoa.

2.- Luzaro-k SPRI S.A.ri kobrantza jakinarazi ostean, SPRIk ondoko zenbatekoak ordainduko dizkio mailegu-hartzaileari:

  • Mailegua formalizatu denetik betetzen ari den hiruhileko naturala bukatu arte sortu diren interesak.
  • Hurrengo 8 hiruhileko naturaletan sortutako interesak.



Eskatzaileak minimis laguntzarik jaso badu (DOUE 2009 C 83/2001), jasotako laguntza guztien batuketa ezingo da izan 200.000 eurotik gorakoa ekitaldi ekonomiko hau eta aurreko bi ekitaldiak barne hartzen dituen epealdirako.
 

Diruz lagun daitekeen gastua

Laguntza prozesurako diru-laguntza

  • Diru-laguntza SPRIren bidez igorriko da, EBZk egindako txostenaren arabera. EBZk administratuko ditu ordainketak, proiektua martxan jartzeko gastuak egin eta justifikatu ahala:

1.- Pertsona edo talde sustatzailearen dedikazio eta prestakuntza (hileko 600 euro).

2.- Enpresa arloko prestakuntza eta prestakuntza espezifikoa.

3.- Kanpoko aholkularitza eta laguntza teknikoagatiko gastuak.

4.- Prospekzio eta dokumentazio ikerketak.

5.- Azokak, bidaiak, etab.

6.- Maketa eta prototipoak egitea.

7.- Beste batzuk.
 

  • Kanpoko azpikontratazio espezializaturako gastuak. Aurkeztutako proiektuen arloan kanpoko enpresak kontratatzeagatiko gastuak; enpresa horiek ezingo dute loturarik eduki proiektu horren burutzapenarekin.


Finantzaketa lortzeko laguntzak

Hauek dira finantzatu beharreko inbertsioak:

1.- Ibilgetu materiala, lur-sailak eta eraikinak izan ezik.

  • Lokalen berriztatzea eta egokitzapena.
  • Makinak.
  • Ekipo ondasunak.
  • Tresnak.
  • Ibilgailu industrialak.
  • Instalakuntza teknikoak.
  • Altzariak.
  • Aktibo finko materialetan eginiko beste inbertsio batzuk.

2.- Ibilgetu ez-materialak.

  • Aplikazio informatikoak.
  • Jabetza industriala.
  • Jabetza intelektuala eta administrazio pizgarrien kanonak edota frankiziak.
  • Ikerketa eta garapenerako gastuak.

3.- Eraketaren eta lehen establezimenduaren gastuak.

Finantzaketa mota

FONDO GALDURA

Beste datu interesgarri batzuk

Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (EBZ) zerrenda.

Inormazio gehiago:

app3.spri.net/ayudaspri/paginas/ficha.aspx