2015-02-05 - langune
Datorren otsailaren 13an, ostirala, LANGUNEK, EIKENek, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, eta IK4 Zentro Teknologikoen Aliantzak topaketa bat egingo dugula. Topaketa horretan, Euskadiko hizkuntzaren industrien eta Ikus-entzunezkoen sektorean aplikatutako eta IK4 Aliantzako zentro teknologikoek garatutako teknologia nagusiak sektore hoietakoa erakundeei hurbiltzeko asmoa dugu.
Horretarako, IK4 Aliantzak “aktibo teknologiko” batzuen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak dituela eta aktibo horiek beren ustiapenean interesatuta dauden erakundeetara transferi daitezkeela kontuan hartuta, aktibo horietako bakoitzaren aurkezpen laburra egingo da.
Erakusleiho teknologikoan ezagutzera emango diren teknologiak, hainbat hizkuntzatara egokituak (euskarara ere bai), honako hauek dira:
- Bilatzaile semantikoak
- Pertsonaren eta robotaren arteko elkarreragina
- Itzulpena
- Hizkuntza naturalaren prozesatzea
- Azpititulazio eta transkripzio automatikoa
- Ikus-entzunezko edukien bilaketa eta indexazioa
Topaketa datorren otsailaren 13an, ostirala, egingo dugu, 10:00etatik 12:00etara, Vicomtech-IK4 zentroaren instalazioetan (Mikeletegi pasealekua, 57. Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa. Donostia).
Topaketaren agenda:
- 10:00-10:10. Harrera eta ongietorria. LANGUNE, EIKEN eta IK4.
- 10:15-11:00. Aktibo teknologiko bakoitzaren azalpena erakustaldi-eremuan (standen eremuan). IK4
- 11:05-12:00. Parte hartzen duten erakundeak standetara hurbiltzeko eta beharrezkoak diren galderak egiteko denbora. BERTARATUTAKO ERAKUNDEAK eta IK4.
Parte hartu nahi baduzue, mesedez bidal iezaguzue mezu elektroniko bat langune@langune.com helbidera, joango zaretela berresteko (datorren asteazkena –otsailaren 11– baino lehen).