Berriakrss

Elkar-Lan elkarteak 138 kooperatiba sustatu ditu, 500dik gora enplegurekin

2015-03-10 - robergutierrez

Sortutako enpresa berri gehienak, 72 hain zuzen, zerbitzuen sektorean eratu dira; bultzatutako beste 53 proiektuk ez dute emaitzarik izan.

 

Ekintzailetzak aliatu garrantzitsua dauka Elkar-Lan kooperatiben sustapenerako elkartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Elkar-Lanek urte bakarrean hauspotutako enpresa kopuruaren errekorra hautsi zuen iaz, 138 kooperatiba eratzen lagundu baitzuen. Enpresa horietan 507 lanpostu sortu ziren 2014an. Elkarteak enpresa berriak sortzeko beste 53 proiektu lagundu zituen, gainera, baina horiek ez zuten fruiturik eman.

 

Info +