Berriakrss

Gutxitu egin da langabe kopurua, baina ez enplegua sortu delako

2015-04-24 - Enpresarean

Ezohiko datua eman du INEren biztanleria aktiboari buruzko inkestak: jaitsi egin da langabezia, krisia hasiz geroztik estrainekoz urteko lehen hiruhileko batean. Baina lehen aldia izate horregatik bakarrik jo daiteke ontzat, bestelakoan ez baitu baikortasunerako motibo handirik uzten. Jaitsiera txikia izan da, 1.300 lagunekoa, eta okupazioa ez da gehitu, urte amaieran baino 10.400 lagun gutxiago ari dira lanean. INEk eta INSEEk emandako datuak kontuan hartuta, Gaindegiak kalkulatu du ,9ko langabezia tasa duela Euskal Herriak. Ez da aldatu aurreko hiruhilekotik.

Herrialdez herrialde, bilakaera ezberdina izan da. Araban (+3.800) eta Nafarroan (+1.500) gora egin du langabe kopuruak, eta Bizkaian (-5.500) eta Gipuzkoan (-1.200) behera. Arabak jarraitzen du tasarik handiena izaten, koa, eta Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak baxuena, ,2koa —datua behin-behinekoa da, INSEEk ez baititu eman oraindik urte hasierakoak—.

Urte arteko konparaketa eginda, puntu gehiagotan ikusten dira hobekuntzak; esaterako, kopuru hutsetan: Hegoaldean 13.500 langabe gutxiago daude, eta 16.500 landun gehiago. Hala, langabezia tasa 0,9 puntu murriztu da orotara. 25 urtez azpikoen nahiz 55 urtetik gorakoen enplegu tasak ere hobetu dira. Iaz, langabezia tasa %50etik gorakoa zen gazteen artean, eta aurten %40ra ez da iristen.

Alabaina, atzera egin da zenbait arlotan. Gero eta jende gehiago ari da lanaldi partzialean, halako kontratuak ez ziren ra iristen joan den urtean eta aurten ko tasa gainditzen dute. Aldi baterako kontratuak ere ugaritu dira, behin-behinean ari baitira bost langiletik bat baino gehiago. Langabeen erdiek baino gehiagok urtebete baino gehiago daramate enplegu bila.

Informazio gehiago BERRIAn