2015-04-30 - David
Irailaren 25a arte indarrean egongo da dirulaguntza hau.
Zertarako da?
Laguntzak emateko Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan ezartzeko. Gainera, itzuli beharrik gabeko fondo galdurako diru-laguntza da.
Diruz lagunduko diren jarduerak zein dira?
Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira EIKTak manufaktura arloko ETE industrialetan sartzea helburu duten proiektuak eremu hauetan:
-Hornikuntza katearen kudeaketa (SMC motako aplikazioak ezartzea).
-Enpresako informazioaren kudeaketa integratua (ERP, Business Intelligence motako aplikazioak ezartzea).
-Bezeroarekiko harremanen kudeaketa (CRM motako aplikazioak ezartzea).
-Produktuaren bizitza zikloaren kudeaketa (CAD; CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).
-Produkzio prozesuaren kontrol sistemak (Kontrol Numerikoa, PLC sistemak inplementatzea).
-Fabrikako datuak atzemateko sistemak (SCADA).
-Prebentziozko mantenimendua kudeatzeko sistemak.
-Produkzio prozesuarekin lotutako logistika kudeatzeko sistemak.
-Produktuarekin eta produkzio prozesuarekin lotutako sentsorikako proiektuak.
-Fabrikako produkzioa hobetzen edo automatizatzen duten eta egoera aztertzea nahiz erabakiak hartzea errazten duten EIKTak ezartzeko proiektuak.
Dirulaguntzaren zenbatekoa:
-Mikro-enpresak eta enpresa txikiak, gastuaren %50 (49 langile arte eta 10 milioi €-ko fakturazioa arte).
-Enpresa ertainak, gastuaren %30 (50-249 langile artean eta 50 milioi €-ko fakturazioa arte).
*20.000 €-ko diru-laguntza emango da gehienez urteko aurkezten diren proiektu zenbakia edozein izanik ere.
Argibide gehiago:
www.lehiberri.eus/themed/lehiberri/files/docs/120/231/industria_digitala_1.pdf