Berriakrss

AZARO Fundazioak, Ekonomia Urdinaren metodologiaren erabilerarekin sortutako kasu arrakastatsuak ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu

2015-05-06 - Enpresarean

 

"Emprender en Blue Economy" Jardunaldia
 

Gunter Pauli, ekonomia urdinean adituak, Azaro Fundazioaren eskutik, hainbat bisita egin ditu azken urteetan Lea-Artibai eskualdera Ekonomia Urdina eta Diseinu Sistemikoan oinarrituta balio erantsia duten eskualdeko enpresa proiektu jasangarriak definitu eta eskualdean enplegua sortzeko planteamentu ezberdin eta berritzaileekin. Momentu honetan baditugu eskualdean metodologia honi jarraituz hainbat proiektu martxan.

Azaro Fundazioak Ekonomia Urdinaren estrategiaren inguruan egindako apustua berretsiz, eskualdeko agente, enpresa eta ekintzaileei zuzenduta, jardunaldi hau antolatu du metodologia honek ekar ditzakeen aukerak ezagutarazteko.

 banner-slide-BLUE


Noiz: Maiatzak 26

Non: Esperanza eraikineko Areto Nagusian (Xemein Hiribidea, 12   Markina-Xemein)

Ordua: 09:00etatik 13:30etara

 

Egitaraua:

09:00 Jardunaldiaren hasiera

09:15 Aurkezpena - Ainara Basurko, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziaren Zuzendaria

09:45 Gunter Pauli - Ekonomia Urdinaren metodologiaren erabilerarekin sortutako kasu arrakastatsuak (1)

11:15 Atsedenaldia

11:45 Gunter Pauli - Ekonomia Urdinaren metodologiaren erabilerarekin sortutako kasu arrakastatsuak (2)

13:00 Galderak

13:30 Jardunaldiaren amaiera

Informazio gehiago: azarofundazioa.com/eu/jardunaldiak