Enpresek hizkuntzak egoki kudeatu behar dituzte, bi arrazoi nagusirengatik:
Negozioa bideratzeko abantaila nabarmena direlako
Leku bakoitzeko eta are gehiago norbanako bakoitzarekiko hizkuntz ekologia errespetatzea errespetu seinale delako. Gogoratu bestela, Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzaileari gertatu zitzaiona eta nola erantzun zien Almeria futbol taldeko komunikazio arduradun Juanjo Morenok bertako hedabideetako kazetariei.
Garitanok ere kazetari bakoitzari bere hizkuntzan egiten dio.
Enpresa mundua ere ez da salbuespen. Hori dela eta, hizkuntzek, gure kasuan euskarak, negozio munduan duen garrantzia azpimarratzen duten hainbat erreferentzia emango ditugu:
Johan Haggman Europako Batasuneko Eleaniztasunerako koordinazio taldeko Policy Officer-aren arabera, enpresa batek lehiakorra izan nahi badu, ingelesaz gain, hizkuntza gehiago kudeatu behar ditu, “eleaniztasunik gabe, merkatuak ez du funtzionatuko. Nahi duzuna eros dezakezu ingelesez, baina eroslearen hizkuntzan soilik saldu ahalko duzu”.
2007an Europako Batasunak argitaratutako ELAN txostenaren arabera, urtero Europako enpresen k negozio aukera garrantzitsuak galtzen ditu, hizkuntzak modu egokian ez kudeatzeagatik.
Euskaldunoi ere gure hizkuntzan hitz egin diezagutela gustatzen zaigu, horrek konfiantza ematen digu, errespetatuak sentitzen gara, gerturatze bat gertatzen da eta horrek sarri erosketa burutzen laguntzen du.