Berriakrss

423.000 pertsona pobrezia eta gizarte bazterketaren arriskuan daude Hego Euskal Herrian

2015-06-02 - Enpresarean

 

 

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 22.000 sendik ez dute berogailurik etxean

 

 

423.000 pertsona pobrezia eta gizarte bazterketaren arriskuan daude Hego Euskal Herrian, baina, 2013tik, apaltzen hasi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; berdin jarraitu du Nafarroan
 
EAEko sendien %2,56k ez dute berogailurik etxean. Irudian, pobrezia energetikoaren kontrako elkarretaratze bat, Donostian.
 
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ia 22.000 familiak ezin dute etxea berotu hotz direnean. Hala jakinarazi zuen atzo Eustatek bizi baldintzei buruz argitaratutako inkestak. Datuek agertutakoaren arabera, atzerapausoa izan da alor horretan, eta 2004ko egoerara bueltatu dira etxeak: 2009an, berogailu sistemarik ez zuten familien %1,58k; egun %2,56 dira. Herritarrek alor askotan igarri dituzte murrizketak: orotara, familien %40,9k gastuak gutxitu behar izan dituzte. Batez ere, aisian eta jantzietan gutxiago gastatu dute, baina inkestak datu kezkagarri bat utzi du agerian: sendien k gutxitu behar izan dute jakietara bideratutako dirua. Hala, hamar familiatik lauk larritasunak izan dituzte hil amaierara heltzeko. INE Espainiako Inkesta Institutuak joan den astean jakinarazi zuenez, 2009tik 2014ra %1,3 egin du gora pobrezia eta gizarte bazterketa pairatzeko arriskuak Hego Euskal Herrian: herritarren ,1 bizi dira egoera horretan.

Eustaten inkestak jakinarazi duenez, erreferentziazko pertsona langabezian duten familiek igarri dituzte batez ere murrizketak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gastuak gutxitu behar izan dituzte familia horien %69k. Sendiek euren egoera ekonomikoaz duten iritziak ere okerrera egin du azken urteotan: %38,2k diote egoera ekonomiko txarra dutela. Guztira, herritarren %56k uste dute euren egoera ekonomikoa orain hiru urtekoa baino okerragoa dela.