Berriakrss

Merkataritzako Ekipamenduen Modernizazioa

2015-07-03 - Enpresarean

ZERTARAKO DA?

-.Establezimendu komertzialak berritzeko: lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, gehi kanpoko zein barneko elementuak, hala nola errotuluak. Gutxieneko inbertsioa 3.000 € (laguntza: inbertsioaren ).

-.Ekipamenduak erosteko: baskula elektronikoak, equipo informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak, betiere baldin eta merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresaren kudeaketarako badira. Gutxieneko inbertsioa 900 € (laguntza: inbertsioaren %20).

 

*Bi kasuetan ere aurkez daitezken gastuak 2014-ko irailaren 6-a eta 2015-eko irailaren 15-a bitartekoak dira.
 

NORI ZUZENDUA DAGO?

Jarduera Ekonomikoko Zergaren epigrafea 64, 65 eta 66 taldeetan duzuon enpresa eta establezimenduei.
 
EPEAK ETA DATAK:

Eskaerak egiteko epea hasita dago eta irailaren 15-ean amaitzen da.

*Argibide gehiago edota izapideekin laguntza Lehiberri Zentroan: 943654501 / lehiberri@lehiberri.net.

 

www.lehiberri.eus/eu/noticias-eventos/merkataritzako-ekipamenduen-modernizazioa