2015-07-20 - Enpresarean
Egoera itxaropentsua dakar Ipar Euskal Herria lurralde entitate bakar batean biltzeko aukera nagusi izateak eta Nafarroa Garaiko gobernuan aldaketa gertatzeak, gainerako aldundi eta Jaurlaritzako nagusigo abertzalearekin batera, noski. Hamarkadetan ikusi ez dugun aukera zabaltzen zaigu lurralde eremu bakoitzak dituen eguneroko arazoak auzoko lurraldeekin elkar hartu eta behar bezala bideratzeko.
Euskal Herria osatzen duten lurraldeak koherentzia handikoak direla sarri esan izan dugu Gaindegian. Koherentzia kontzeptuaren atzean lurraldeen arteko osagarritasuna aipatzen genuen; batetik, euskal lurraldeen arteko osagarritasunak tokian tokiko hainbat arazori konponbide eraginkorrak bilatzeko modua eskaintzen duelako, eta, bestetik, lankidetza txukun batek egun ezezagunak zaizkigun aukera berrien ateak zabaltzen dituelako.
Ukaezina da —eta azken hamarkadetako gorabehera sozial eta instituzionalak dira adibide— lankidetza epela, apala eta ia ikusezina izan dugula luzaroan. Askorentzat behar eta ezin bihurtu den lankidetza eremua hesitua izan dugu.
Orain, badirudi Ipar Euskal Herriak, herri elkargo bakar batean bilduta, mugakide dituen euskal lurraldeetako eragile eta instituzioekin lankidetza hitzarmenak sinatzeko aukera izango duela eta Iruñeko gobernuan ez direla egongo harreman oro eragotzi nahi izan dutenak.
Jarraitu www.berria.eus webgunean irakurtzen
www.berria.eus/paperekoa/1832/020/003/2015-07-19/koherentziatik_lankidetzara.htm