2015-07-22 - Enpresarean
Ekonometroa argitaratu dute, bigarrenez. Parte hartzaileen iritziz, ez dira nahikoa neurri hartu higiezinen beste burbuila bat saihesteko
Ekonomistak «baikor» daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suspertze ekonomikoaren bilakaeraren inguruan. Ekonomisten Euskal Elkargoak Ekonometroa inkestaren emaitzak argitaratu ditu bigarren aldiz, eta, bertan parte hartu dutenen ustez, urtea hasi zenetik egoera ekonomikoa ez da okertu. Ia erdiek, %48,7k, uste dute egoera ez dela aldatu, eta %43,4k hobetu egin dela. Gutxi batzuek diote egoera okertu dela: %8k. Datozen hilabeteei begira, are baikorrago agertu dira, gainera: %62k uste dute egoera hobetu egingo dela urtea amaitzerako, eta %2,6k bakarrik diote okertu egingo dela.
Ekonomisten Euskal Elkargoak 5.000 profesional baino gehiago biltzen ditu, eta aurten jarri dute martxan Ekonometroa izeneko inkesta, kolektibo horren iritziak bildu eta gizarteratzeko. EHUrekin elkarlanean egiten da. Lehen inkestaren emaitzak otsailean argitaratu zituzten, eta atzo bigarrenarenak. 533 ekonomistak erantzun dituzte galderak oraingoan. Hainbat gairi buruzko iritzia eskatu diete. Besteak beste, honako gai hauek jorratu dituzte: euskal ekonomiaren lehiakortasunean eragina duten faktoreak, BGAE bidez aurrezkia sustatzeko egungo politikak, AHTa, beste higiezinen burbuila bat eragozteko hartutako neurriak...
Galdeturiko pertsonen ustez, euskal ekonomiaren lehiakortasunean gehien eragiten duten lau faktoreak honako hauek dira: I+G+B (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza), finantzaketa eskuratzea, prestakuntza eta soldata kostuak. Aurreko inkestarekin alderatuta, «I+G+B» aukera hirugarren postutik lehenengora pasatu da; orain, lehiakortasunari gehien eragiten dion faktorea da, ekonomisten ustez. Lehen inkestan, «Finantzaketa eskuratzea» zen. Beste aldean jarri dituzte «Iruzurra» eta «Zerga presioa»; lehiakortasunari gutxien eragiten dieten faktoreak dira, ekonomisten arabera.
Jarraitu www.berria.eus webgunean irakurtzen
www.berria.eus/paperekoa/1851/011/001/2015-07-22/ekonomisten_ustez_egoerak_hobera_egingo_du_urtea_amaitzerako.htm