2015-09-07 - Enpresarean
Urriaren 7an burutuko da Elgoibarko IMHk antolatuta 30+10 Mintegiaren 10. edizioa. "Hizkuntza-kudeaketa enpresan" izango da gai nagusia eta Ziurtagiriaren Elkarteak hitzaldia eskainiko du Enpresarean Foroaren inguruan.
Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da aurretik hemen. Telefonoz ere egin daiteke 943744132 zenbakian (Eider Iriondo Ansola) edo mezua bidaliz imh[abildua]imh.es helbidera.
Egitaraua
Aurten jardunaldian aztertuko diren gai nagusiak hauek izango dira:
- Mahai ingurua: 10 urteko uztaren ondoren, zer dugu aurrean?
- Lanbide Heziketako Lanerako Prestakuntza euskaraz proiektuaren 3. fasea: LANPRES.
- ALDAHITZ ikerketaren EUSLE metodologian oinarrituta enpresa industrialetan garatutako esperientziak.
- Hizkuntza-kudeaketaren inguruan enpresen praktika onak: kasu praktikoak, interbentzioak, erabilerak eta abantailak (Emun, Elhuyar eta Gaindegiaren eskutik).
- Enpresarean Foroa (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea eta Euskaraplus (Banaiz Bagara).
Hemen duzue egitarau osoa.