Berriakrss

70 lanpostutik gora eskainiko dira II. Enplegunean

2015-09-16 - Enpresarean

Prozesuaren inguruko xehetasunak argitzeko informazio saioak izango dira aste honetan Lehiberri Zentroan. Kontsulta itzazu zein lanpostu eskatzen dituzten

Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean, eta Lanbideren finantziazioarekin martxan jarritako Eskualdeko Enplegu Programaren barruan, Tolosaldeko Bigarren Enplegunea egingo da datorren hilean. Honako hau urriaren 1etik 2ra bitartean gauzatuko da Lehiberri zentroan.

Enpleguneren helburua izango da 55 langabetutik gora lan merkatuan sartzea. Hori dela eta, egitasmoaz herritarrei zuzenean informatzeko hainbat saio informatibo antolatu dira, prozesuaren eta lanpostuen inguruko azalpenak emateko. Horrez gain, unean bertan, lan eskaintzetan izena emateko aukera ere eskainiko da.

• Irailak 15, asteartea: 10:00etan Lehiberri Zentroan.
• Irailak 16, asteazkena: 10:00etan Lehiberri Zentroan.
• Irailak 17, osteguna: 10:00etan Lehiberri Zentroan.
• Irailak 18, ostirala: 10:00etan Lehiberri Zentroan.

Kontratuak urriaren 15etik aurrera egin ahal izango dituzte enpresek eta maiatzaren 30a arte luzatu. Bestalde, lanaldi osokoak izango dira kontratuak eta 6 hilabete bitarteko iraupenarekin. Zalantzaren bat izanez gero eta informazio saioetara joan ezin izan badu norbaitek emailez eta telefonoz ere egin ditzake kontsultak, 943 65 45 01 telefono zenbakira deituta edota lan@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatzita.

 

Informazio gehiago:

ataria.info/komunitatea/tolosaldeagaratzen/1442314293445