Berriakrss

Azkoitia eta Azpeitiko merkatarien online denda

2015-11-04 - Enpresarean

Azkoitiko eta Azpeitiko dendariei dago zuzendua eta komertzio bakoitzak bere webgune propioa eduki beharrean, webgune bakarrean biltzen dira komertzio guztiak. Gainera, erosketak on line egiteko aukera ematen du : http://hemenbuy.com/index.php/home

Eskualdeko merkataritza-sektorearen beharrei erantzunez hemenbuy market gunea sortzen da, Azkoitia eta Azpeitiko merkatarien online denda

Plataforma eskualdeko merkatarientzat garatua izan da, beren jarduera ekonomikoa internetez garatu dezaten modu erraz eta autonomoan. Era berean plataforma herritar guztiei zuzenduta dago, eskualdekoak, edo beste edonongoak izan erosketak Internetez egin ahal ditzaten.

Azkoiti eta Azpeitiko udaletxeek Iraurgi Berritzenen bitartez bultzatutako egitasmoa eta Elkarmediak garatutako plataforma.