Berriakrss

BATURA, ekonomia sozial eraldatzailea

2015-11-09 - David

BATURA, Euskal Herriko kolektibo eta pertsona ezberdinen arteko gogoetatik sortutako proiektu bat da, eta bere helburua, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen baitan kokatzen diren entitate ezberdinen mapa bat osatzea izango da. Hau da, beraien jardueragatik, ekonomiaren eta jendartearen eraldaketan laguntzen duten esperientzien batura, mapa batean islatzea.
Horretarako, www.batura.eus webgunea erabiliko dugu, bertan, mapa izango da erreferentzia nagusia eta erabiltzaileentzat (pertsona, eragile, enpresa...) bilatzaile indartsu bat izango du interesatzen zaizkion proiektu eta produktuen informazio osatua jasotzeko. Batura, Kataluiniako mapa kolaboratiboa eredu bezala hartuz sortzen da, lortu nahi dugunaren ideia bat egin nahi baduzue sartu hemen: www.pamapam.org. Helburua ez da entitateen arteko lehia sortzea, baizik eta ekonomia eredu gero eta demokratikoago baterako norabidea markatzea, kontsumo arduratsua bultzatuz.


Abantailak
1- Proiektu edo entitateei ikusgarritasuna ematea.
2- Kontsumitzaileekiko gertutasuna eta konfiantza lortzea.
3- Elkarlan eta lankidetzarako aukerak zabaltzea.
4- “Merkatu Sozialaren” garapenerako baldintzak sortzea.


Egungo egoera sozioekonomikoak jendartean egoera larriak eragiteaz gain, etorkizun duin bat lortzeko desilusio eta etsipen handiak sortu ditu; horregatik, komunitateen hobe beharrez lan egiten duten eta, beraz, ekonomian eraldaketa eragiten duten esperientzien BATURA ezinbestekoa da.
Zuena bezalako “alternatiba” sozioekonomikoei BATURA proiektuarekin bat egitera animatzen
zaituztegu, ahalik eta mapa anitz eta zabalena osa dezagun.
Informazio gehiago:

www.batura.eus
www.karena.eu

 

plotter