2015-12-03 - Enpresarean
Joseba Barandiaran ekonomistak Berrian argitaratutako iritzi artikulua.
-EBZ: dirutan ito, edo kito?-
Euroa sortu eta EBZren araudia zehaztean, haren egiteko teorikoa argia zen: finantza sisteman txertatzen duen diruaren prezioa finkatuz, diru kantitatearenagan eragin, jarduera ekonomikoaren bilakaerari lagunduz edo trabatuz, baina, betiere, inflazioa %2ren inguruan mantentzeko. Duela hamasei urte eskas, inflazioa zaintzea egiteko bakar eta gobernuak zuzenean finantzatzea debekatuta, banku zentral independiente gisa finkatu zen Frankfurten, beharrik, Bundesbank aitzindariaren altzoan.
Ez zuten askok uste izango 2015 urterako nolako komeriak izango zituzten. Baga, inflazioa %2 horren azpitik dabil aspaldi eta deflazioaren mamua ia berpiztuta. Biga, zirrikitu legalak baliatu edo asmatu dira gobernuen zorra kopuru izugarritan erosteko —EBZren balantzea edo bilana puztuz—. Eta hori guztia, Draghi italiarraren eskutik, alemaniarren haserrerako.
Kontuz, EBZk egin duena ez da AEBetan Erreserba Federalak austeritate politikak aurreztuz puskaz lehenago egin zuenaren oso ezberdina. Baina, aizue, Europako estatuak ez daude Amerikan, eta, batez ere, ez dira Batuak. Behintzat ez AEBetakoen zentzuan, erreskate, istilu, hauteskunde mehatxu, erreferendum, Syriza eta bestelako ziritzak oraintsu erakutsi digutenez. Ez aurten, ez hurrengo urtean, Euroguneak ez du %2ko hazkunderik izango. Inflazioa ere ez da kopuru horretara hurbilduko.
Jarraitu irakurtzen www.berria.eus webgunean.