Berriakrss

Enpresarean.eus webgunea berritu dugu

2015-12-16 - Enpresarean

Enpresarean proiektuak, enpresa eta profesionalen sareak, webgunea berritu du. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi da Enpresarean proiektuaren bidez. Egitasmoaren ardatz dira bi urtean behin antolatzen den Enpresarean azoka, Enpresarean Foroa hitzaldi-gosariak eta Enpresarean.eus webgune berritua.

Webgunearen inguruko iradokizunik edo ekarpenik baduzu? Gustura jakingo genuke zure iritzia. Idatzi info@enpresarean.eus helbidera edo utzi iruzkin bat artikulu honen bukaeran.