Berriakrss

"Transformazio digitalerako prestatuta dagoenak lortuko du aurrera egitea"
Enpresarean foroa

"Transformazio digitalerako prestatuta dagoenak lortuko du aurrera egitea"

2016-01-19 - Enpresarean

Sare sozialetan enpresek etekinak izateko jarraibideak eman ditu Alex Gibelaldek Enpresarean Foroan, Zamudioko Teknologia Parkean. Smartphonek mundua aldatu dutela esan du Gibelaldek eta galdu egin dela ON eta OFF arteko zubia, "egun guztia gaude ON". Mundu konektatu horri enpresek etekinak ateratzeko zenbait argibide eman ditu eta transformazio digitalaz ere aritu da. Bideoan entzun eta ikus dezakezue transformazio digitalaren inguruko azalpena.

Sareetan egoteko jarraibideei dagokienez, lehenengo eta behin, enpresek mugikorretan pentsatu behar dutela dio. Webgune bat egin behar badugu, adibidez, mugikorrerako pentsatu beharko genuke lehenengo, eta gero egin ordenagailurako.

Helburu zehatzak finkatu

Sareetan helburu asko izan daitezke:

  • Lidergoa, posizionamendua
  • Komunikazioa
  • Berrikuntza
  • Bezeroarentzako arreta: telefonoz edo emailez baino erantzun azkarragoa askotan.
  • Talentua bilatzeko.
  • Marketina: marka egin edo performance/emaitzak lortzeko.

Sare estrategikoak aukeratu

Helburuen arabera, bat edo beste aukeratuko dugu.

Erabilienak:

  • Twitter: marka egiteko, interesak zabaltzeko
  • Linkedin: Industria arlorako kontaktuak lortzeko
  • Facebook: mundu guztia dago bertan, baina enpresa txikiek zaila dute hor negozioa egiten.
  • Instagram: bisuala, hazten ari da, gaztea, handi eta txikientzat: moda, janaria, bisuala…
  • Snapchat: gazteenak daude hor. 15 urte ingurukoak asko.
  • Pinterest: bisuala, howto…

Enpresarean Foroa: Alex Gibelalde

Eduki estrategia planifikatu

Zer publikatuko dugu?

Kontuan hartu beharra dago Twitterren argitaratzen dugun mezu bakoitza gure jarraitzaileen %2-3k ikusten dutela.

Facebookek beste algoritmo bat dauka eta ordaintzen baduzu gehiago aterako zara.

Twitterren argitaratzeko edukien adibideak:

  • Zuzenean txio batzuei erantzutea. Gure enpresaren inguruko hitz gakoen bilaketak egin eta horiek aipatzen dituzten txioei erantzun zuzenean.
  • Erreaktiboa: eguneko gertakarien inguruko mezuak egin.

Eduki promozionatuak (ordainduak)

Eduki promozionatuak gure targetaren ia 0i agertuko zaizkie.

Gaur egungo sare sozialek formato natiboak erabiltzen dituzte publizitatea egiteko eta Gibelaldek dioenez erabiltzaileek ez dituzte inbasibotzat jotzen.

Twitterren, adibidez, segmentaziorako aukera ugari eskaintzen ditu, gure txioak nori agertu aukeratzeko. Eta segmentazioaren ondoren automatizatu ere egin daiteke.

Kontuz!

Gibelaldek kontuz ibiltzeko gomendioa ere egin du. Izan ere, sare sozialak komunikazio kanalak dira, benetako pertsonek komunikatzeko erabiltzen dituztenak, ez promozionatzeko soilik balio duten erremintak.

Hitzaldi osoa

Hemen duzue ikusgai Gibelalderen hitzaldi osoa: