Berriakrss

Inprimagailu euskaldunak: euskaraz lan egiteko beste laguntza bat
Euskara eta enpresa

Inprimagailu euskaldunak: euskaraz lan egiteko beste laguntza bat

2016-02-02 - David

1266544_doitu-unai-jpg.jpg

 

Euskaraz lan egin nahi duten enpresentzako lagungarria da eguneroko lan-erremintak ere euskaraz izatea; ordenagailuko programak, telefonoak eta makinak, adibidez. Askotan zaila izaten da gure beharretara egokitutako makina hori euskaraz aurkitzea, baina geroz eta gehiago dira euskaratutako programak eta makinak. Horren adibide dira Gasteizko Doitu Ofimatikan eskuratu ditzakegun inprimagailuak.

Toshiba etxea, eskaera bazegoela ikusita, 2012an hasi zen inprimagailuetako pantailak euskaraz eta katalanez jartzeko aukera eskaintzen. Harrezkero, euskarazko inprimagailuak eskaintzen dituzte Gasteizko Doitu Ofimatikan: itzulpenak eginda datoz eta beraiek arduratzen dira euskarazko bertsioa instalatzeaz.

Enpresa, ikastetxe eta administrazioan

Doituko arduradun Unai Ayerbek azaldu digunez, Gasteiz inguruan enpresa eta erakunde askotan instalatu dituzte euskarazko inprimagailuak: ikastetxeetan, enpresa pribatuetan, Eusko Jaurlaritzan, euskaltegietan...

Doitu Ofimatikak Bai Euskarari Ziurtagiria du, Bidean maila, eta euskarazko zerbitzua eskaintzeko urratsak ematen ari dira.

www.baieuskarari.eus webgunetik jasotako iinformazioa.